Nahiz Andoaingo Piano Jaialdiari buruz berriak entzun edo irakurri, zer da piano jaialdi hau? Zein da jaialdi honen xedea?
Jaialdi honi buruz ari garenean, musika tresna bat dugu hizpide, hots, pianoa.
Pianoa, ez da kalean anitzetan ikusten beste tresna batzuen antzera, hots, txarangetan, kalejiretan... hau dela eta, beti ere pianoa hizpide hartuta, duela sei urte, piano irakasle batzuen artean Seiasle elkartea sortu zuten eta tresna hau jende aurrean erakutsi asmoz, besteak beste, piano jaialdia antolatzen hasi ziren.
Pianistek beraz, euren herrietan erakustaldiak egiteaz gain, orain, Andoinen topaketa ere izango zuten, bai elkar ezagutu ahal izateko, bai elkartrukaketerako, bai eta beste eskola zein herri batzuetako jendea ezagutu ahal izateko.
Honela beraz, hasiera batean Bizkai eta Gipuzkoako pianistak batzen baziren ere, 300en bat lagun, sei urte eta gero, Euskal Herri guztiko pianojoleak batzen dira bertan asteburu batean, aurten esaterako, zifra hori 890eraino heldu da. Ikasle guzti hauek, asteburu batean kontzentratzen dira urtero, Andoaingo Bastero kulturguneko ekitaldi aretoan eta Auditorioan hain zuzen. Ikasle bakoitzak aurretiaz jakiten du zein aretotan eta zein ordutan izango duen emanaldia, ondoren beraz, pianojoleak bere lana burutzea geratuko da, hau da, bakoitzak bere agertaldia egitea jendaurrean, aurrez aukeratu eta asko ikasitako obra ondo interpretatzeak gainera, saria izango du pianojolearentzat!
No hay comentarios:
Publicar un comentario