2017-02-08

EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA ELKARTEAK  MAKETA LEHIAKETA ANTOLATU DU


ANIMATU ZAITEZTE GAZTEOK!!! HEMEN DUZUE INFORMAZIOA:

BALDINTZAK:
 

1. 25 urtetik beherako parte hartzaileei zuzendua.
2. Abestiak letrarik balu erabiliko den hizkuntza euskara izango da.
3. Abestiak inon argitaratu gabea izan behar du.
4. Abestia grabatzeko edozein instrumentu erabili liteke, baina ezinbesteko
baldintza izango da tartean trikitixa edo/eta panderoa agertzea.
5. Edozein talde formatutan sortutako piezak onartuko dira: Bakarka, bikoteka,
taldeka…
6. Abestia bideoz aurkeztu behar da, ahalik eta kalitate onenean eta taldeko
partaide guztiak zuzenean jotzen azaltzen direla.
7. Abesti guztien erabilera Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen esku geratuko da.
 

HAUTAKETA:
Epaimahaia EHTEko zuzendaritzak osatuko du eta bere irizpideen arabera 10 abesti
aukeratuko ditu.
Hautaketa prozesuan ez da parte hartzaileen irakaslerik egongo.
 

SARIA:
Aurkezten diren talde guztietatik 10 aukeratuko dira eta horien abestiekin CD bat
grabatuko da 2017ko ekainaren erditik aurrera.
Hamar talde horietako hoberenak (beti ere Elkarteko zuzendaritzaren irizpideen
arabera) bideoklipa grabatzeko aukera izango du eta ondoren weberatu egingo da.
Epaimahaiak hala erabakiz gero saria bertan behera gera daiteke.



No hay comentarios:

Publicar un comentario